Segurako Udala


Segurako Udala

Alkatearen agurra

Alkatetza honetatik, gure herria, Segura, ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizugu, nahiz herritar edo kanpotik web orri honi begira jarri zaren horri.

Herri hau ezagutzeko aukera bat gehiago da bitarteko hau. Herriari buruzko hainbat informazio duzu hemen zure jakinmina asetzeko, kontsultatzeko...

Herritarrontzat ere badu beste helburu bat orri honek: herriko eta Udaletxeko informazioa gertuagotik jarraitzeko modua ematea hain zuzen ere. Herriko proiektuak zabaldu, ospatzen diren ekintzen berri jaso eta batez ere herritar guztion partaidetza gauzatu nahi dugu, iradokizunak eginez, ekarpenak jasoz, kritikak bideratuz eta abar… Partaidetzari garrantzi handia ematen baitiogu.

Eta zuk, oraindik Segura ezagutzen ez baduzu, zatoz, bixita gaitzazu egun batez edo herrian ospatzen diren hainbat ekitaldi horietako batean: Iparra-Hegoa; Ertaroko festa; Aste Santuko prozesioak; Lore eta landare azoka edo eta herriko jaietan, Sanjoanetan.

Aurrez ONGI ETORRIA ematen dizuet.

Eluska Gerriko Fariñas
Segurako Alkatea


Airetiko ikuspegia

Airetiko ikuspegia



Igo