Segurako Udala


Segurako Udala

Biztanleak

Biztanleriak

Segurak 1300 biztanle inguru ditu eta gehiengoek inguruko industrialdean lan egiten du.

Zerbitzu sektorea ere oso garrantzitsua da, nekazaritza eta abere zaintza osagarriak dira eta artzaintzaren ohitura mantentzean da.

Herriko biztanleen kopuruari dagokionez eta herriko errolda kontutan hartuz, 50. hamarkadan hazkunde demografiko garrantzitsu dagoela ikus daiteke. Honen zergatia industrializazio prozesuan bilatu behar da, eskualdeko herri handienak etorkinak eskatzen dituzten etxebizitzen eskaerari ezin diote aurre egin, eta kanpotik datozen langile horiek inguruetako herrietan kokatzen hasten dira.

70. hamarkadan, gora behera batzuekin, egoera hori mantentzen da, baina 80. hamarkadan biztanleriaren beherakada garrantzitsua nabarmentzen da, alde batetik krisi ekonomikoak etorkinak bere herrialdeetara bueltatzea bultzatzen duelako eta bestetik, jaiotze tasa jaitsi egiten da eta gainera bertako jendea inguruetako beste herri handietara mugitzen da. 90. hamarkadan populazio beherakada mantentzen da eta XXI. mende hasierako urteetan baieztatzen da.

2005. urtetik aurrera jarrera aldatzen hasten dela dirudi, eta biztanleen hazkundea ematen da, jaiotze-tasa handitzen delako eta inguruetako herrietan baina merkeago etxebizitza berriak eraikitzen dira, jendea erakarriz, gazteak batez ere. Datozen urteetako egoera ikusi beharko da.

Segurako biztanleak
Urtea Biz. Urtea Biz.
1950 1.267 1960 1.662
1970 1.634 1980 1.428
1990 1.338 1991 1.297
1992 1.290 1993 1.293
1994 1.295 1995 1.290
1996 1.256 1997 1.260
1998 1.261 1999 1.247
2000 1.244 2001 1.232
2002 1.231 2003 1.235
2004 1.231 2005 1.273
2006 1.360 2007 1.428
2008 1.445 2009 1.471

Jaiotzak
Urtea E G Urtea E G
1995 3 8 1996 8 5
1997 10 7 1998 5 9
1999 4 5 2000 4 3
2001 4 4 2002 2 2
2003 5 7 2004 2 6
2005 4 12 2006 7 3
2007 9 15 2008 8 9
2009 12 14      

Populazio piramidea
Adina E G Adina E G
0-5 19 34 6-10 29 33
11-15 26 28 16-20 28 32
21-25 39 32 26-30 61 56
31-35 29 39 36-40 46 45
41-45 48 48 46-50 49 58
51-55 38 53 56-60 38 39
61-65 26 33 66-70 26 28
71-75 32 30 76- -- 96 45


Igo