Segurako Udala


Segurako Udala

Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Euskal Herriko Dantza Txapelketa

Dantza askea herrietako erromerietatik dator. Garaiak aldatu dira dantzarien teknikarekin batera.

Lehen espazio txikiagoan egiten zen dantza, pausoak eta mugimenduak txikiagoak eta laburragoak ziren baina agian dantza airosoagoa eta biziagoa zen. Gaur dantza egiteko teknika zehatzagoa da, hankei eta besoei dagokienez batik bat, ondorioz, alderdi espresiboak baztertuak geldituz, esaterako, keinuak, xirriak, kriskitinak...

Gipuzkoan lehiaketak duen pisua argi da. Bikote irabazle guztiak Gipuzkoarrak izan dira Bizkaiko Alkortatarrak ezik. Lehiaketa mota hau batez ere Gipuzkoan dago sustraitua: urtean zehar Gipuzkoan 40 bat egiten dira, Bizkaian 5-6, Araban 3-4, Nafarroan 2-3 eta bat bera ere ez Iparraldean.

Seguran 1977. urtean ospatu zen lehen aldiz Euskadiko Dantza Askatuko edo Sueltoko Txapelketa. Orduan alkate Guillermo Areizaga zen. 1981ean Segurako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari betirako Seguran ospa zedin eskaria luzatu zion ondorioz ala izanik.

Udalaren Sari Nagusia Nestor Basterretxearen eskultura lanak irudikatzen du. Sari hau, lehenengo sailkatutako bikoteak ordezkatzen duen Udaletxean gordetzen da hurrengo txapelketa egin arte. Bikote irabazleak ordezkatzen duen Udala sariaren jabe egingo da baldin eta bikote horrek hiru aldiz segidan edo bost urtez txandaka txapelketa hau irabazten badu. Ez dira asko ohore hori izan duten bikoteak:

  • 1981-82-83: Joxe Juan Ugalde eta Lurdes Esnaola (Lezo).
  • 1989-90-91: Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta (Donostia).
  • 1992-93-94: Edu Murumendiaraz eta Amaia Agirre (Bergara).
  • 1998-99-2000: Kimetz Larraņaga eta Eneritz Epelde (Azkoiti).
  • 2002-03-04: Parrondo Anai Arrebak (Hernani).
  • 2005-06-07: Azpitarte Anai Arrebak (Azkoitia).

Sortzaile eta bultzatzaile izan zen Guillermo Areizagaren oromenez, Guillermo Areizaga saria ematen da. Lehen aldiz aurkezten diren bikoteen artean puntuaziorik hoberena lortzen duenarentzako.


Txapeldunak
Urtea Bikotea Herria
2010 Arkaitz Pascuas
Nagore de las Cuevas
Sestao
2009 Aitzol Ena
Maite Lazkano
Bergara
2008 Eneko Gil
Nerea Vesga
Errenteria
2007 Azpitarte Anai Arrebak Azkoitia
2006 Azpitarte Anai Arrebak Azkoitia
2005 Azpitarte Anai Arrebak Azkoitia
2004 Parrondo Anai Arrebak Hernani
2003 Parrondo Anai Arrebak Hernani
2002 Parrondo Anai Arrebak Hernani
2001 Asier Ena
Maite Lazkano
Bergara
2000 Kimetz Larrañaga
Eneritz Epelde
Azkoitia
1999 Kimetz Larrañaga
Eneritz Epelde
Azkoitia
1998 Kimetz Larrañaga
Eneritz Epelde
Azkoitia
1997 Iban Agote
Iraultza Garmendia
Lezo
1996 Parrondo anai arrebak Hernani
1995 Edu Muruamendiaraz
Amaia Agirre
Bergara
1994 Edu Muruamendiaraz
Amaia Agirre
Bergara
1993 Edu Muruamendiaraz
Amaia Agirre
Bergara
1992 Isaac Agirre
Belén Sagarzazu
Azkoitia
1991 Antton Mendizabal
Amaia Illarreta
Donostia
1990 Antton Mendizabal
Amaia Illarreta
Donostia
1989 Antton Mendizabal
Amaia Illarreta
Donostia
1988 Isaac Agirre
Belén Sagarzazu
Azkoitia
1987 Isaac Agirre
Belén Sagarzazu
Azkoitia
1986 Juantxo Urbieta
Amaia Agirre
Osintxu
1985 Isaac Agirre
Belén Sagarzazu
Azkoitia
1984 Juantxo Urbieta
Amaia Agirre
Osintxu
1983 Joxe Juan Ugalde
Lurdes Esnaola
Lezo
1982 Joxe Juan Ugalde
Lurdes Esnaola
Lezo
1981 Joxe Juan Ugalde
Lurdes Esnaola
Lezo
1980 Juanito Sarriegi
Lourdes Lopetegi
Hernani
1979 Alkorta Lehengusuak Zaldibar
1978 Juanito Sarriegi
Lourdes Lopetegi
Hernani
1977 Juanito Sarriegi
Lourdes Lopetegi
Hernani


Igo