Elkarteak
Soziala
Atseden Jubilatu eta Pentsionisten Elkartea
Kontaktua: Udaletxea
Egoitza: Zurbano Etxea
Tel.: 943 80 10 06
1.985. urtean sortutako Elkarte hau, Segurako jubilatu eta pentsionistak osatzen dute.
Ekintzak:
- Urtarrila - Otsaila: Karta-jokoen lehiaketa (mus, tute, punttu, seiko urrean.), elkarteko kideen artean.
- Maiatza: Aste kulturala. Aste honetan era guztietako hitzaldiak antolatzen dituzte eta irtenaldiren bat ere egiten dute.
- Ekaina: Ekainaren hasieran Nafarroa edo Errioxara irtenaldia egiten dute. San Juanetan, Toka, bote, zapoa... lehiaketa ospatzen dute elkarteko kideen artean. Ondoren hamaiketakoa.
- Uztaila: Bizkaira irtenaldia egiten dute. Bisita gidatua eta bazkaria barne.
- Iraila: "Jubilatuen Eguna" ospatzen da. Jubilatu guztiak, goizez Elizan ospakizuna eta ondoren Etxeberri Jatetxean bazkaria egiten dute. Gipuzkoan zehar irtenaldia egiten dute.
- Urria: Medikuntzari buruzko hitzaldiak antolatzen dituzte 2 edo 3 egunetan zehar.
- Abendua: Santo Tomasetan asanblea orokorra ospatzen dute.