Elkarteak
Gastronomia
Elorri Kultur Elkartea
Zurbano kalea, 25
Tel.: 943 80 10 02
1.985. urtean sortu zen Elkarte honen jarduera nagusiak euskal kultura eta gastronomikoa dira. 100 bazkide ditu eta hasieratik gizonezko eta emakumezkoez osatua dago.
Zerbitzuen artean garbitzailea du. Bi batzorde ditu: gobernu batzordea eta kultura batzordea.
Ekintzak (Udalaren laguntzarekin antolatzen ditu):
- Iparra-Hegoa: martxo inguruan ospatzen da eta ekitaldi nagusienak ondorengoak dira: aste kulturala, hitzaldiak, kantaldiak, "Margolari Nobelen Txapelketa", haurren eguna, "Artisau eta nekazal produktuen azoka" eta sukaldaritza txapelketa.
- San Juanetako "Pertzaren" jeitsiera eta igoera.
- Olentzero: elkarte ezberdinekin batera antolatzen dute abenduaren 24an.
- Urte zahar eguneko animazioa.