Segurako Udala


Segurako Udala

Elkarteak

Plaza Zaharreko Lagunak

Soziala

Plaza Zaharreko Lagunak

Iñude Txiki Nagusia, 6
Tel.: 943 80 12 48
E-maila: saleuga@euskalnet.net

2004ko maiatzaren 3an elkarte bezala sortu zen, 12 pertsonez osaturiko talde batek “Segura bere erroetara murgilduz” Erdi aroko festa antolatuz hasi zirenean.

2005. urtean, jadanik, 60 pertsona izan ziren festa honetan parte hartu zutenak eta 2006. urtean herriaren 750. urteurrena dela kontuan hartuz, 280 pertsonak parte hartuko dute uztailak 15 eta 16ean ospatuko den Erdi Aroko jaian.

Talde honen helburua ekitaldi hau urtero errepikatzeaz gain, garai bateko  aberastasun kulturala berreskuratzea da, horretarako etxeko atarietan tresneri zaharren erakusketak antolatuko direlarik.




Igo