Segurako Udala


Segurako Udala

Elkarteak

Segurako Futbol Taldea

Kirolak

Segurako Futbol Taldea-Goierri futbol taldea

Alustiza Futbol Zelaia
Laiotz Auzoa, s/n.
Tel.: 656719512 (Román)
E-mail: goierrift@gmail.com
Web: http://goierrift.es.tl

Segura Kirol Elkartea 1969an sortu zen, Udalak, Alustiza ahizpen lurretan zelaia eraiki zuen urte berean (aurretik koadrilen arteko txapelketak jokatzen ziren Idiazabal eta Zegamako gazteen kontra baina futbol talderik ez zegoen). 1990. urtean gaur egungo “Alustiza futbol  zelaia” eraiki zen.

1974 eta 1975ean, Gipuzkoako txapelduna izan zen eta Estatuko txapelketan parte hartu zuen Real Madrid, Bartzelona eta Herkulesen aurka jokatuz.

90. hamarkadan bi ekipo izan zituen, Errejionaleko bigarren mailakoa eta Gazteena.

Jubenileko taldea 1997-98 denboraldian Ohorezko Ligara igo zen. Bestalde, helduak, 1995-96 denboraldian 1. Errejionalera igo ziren  eta 1998-99an Preferentera pasatu ziren, baina 2000-2001 denboraldian ez zuten lortu mailari eustea.

2007an SEGURA F.T. eta AITZGORRI K.F. taldeak elkarganatzeko prozesua hasten dute, 2008/09 denboraldian ekipo guztiek “GOIERRI Futbol Taldea” izenpean jokatuz.

2010ean, bi kluben elkarganatzea gauzatuko da, eta hortik “GOIERRI Futbol Taldea” klub berria sortuko da. Honek jatorrizko bi kluben ondasun, eskubide eta betebehar guztiak bereganatuko dituelarik.




Igo