
Zerain Portalea ››
XVII. mende bukaera - XIX erdialdea.
Jauregi Portalea ››
XVIII. mende hasiera.
Osina Portalea ››
XVIII. mende erdialdea.
Segurak izan dituen bost portaletatik Zeraingoa hoberen kontserbatzen dena da, nahiz eta zenbait aldaketa jasan dituen. Hau da hiribilduaren mendebaldean irekitzen den bakarra, beheko kantoairen muturrean Jauregiko Portalearen parean. Bertatik Zerainera heldu zitekeen Zubiaundiko zubitik, hortik dator bere izena.
Hasiera batean Portalea bakarrik zegoen, nahiz eta gaur egun erdi estalita egon aldameneko eraikuntzaren moldaketengatik. Suntsiketak eta berreraikuntzak jasan ondoren gaur egungo Portalea XVII. mende bukaerakoa da. Une honetan arkua handitzen da beste gorputz bat eginez aurrerago eta gezurrezko kanoi-zulo borobilak oso txaranbelduak, militarra baino balio sinboliko handiagoarekin. Handitze hau aldameneko etxearen Portalearen gaineko luzapenarengatik dator, bizitzeko azalera gehiago lortzeko asmoz.
XIX. erdialdean aldameneko etxearen jabeak berriz ere handituko du etxea Portalean birmoldaketak eraginez (bao berriak, kanoi-zuloak itxi, etab.).
Jauregiko Portalea beheko kantoairen ekialdeko muturrean kokatzen zen, Zeraingoaren parean. Bere izena aldameneko etxearen jabeengatik datorkio, Jauregi familia, zeintzuk urte askotan atea ireki eta ixtearen arduradunak izan ziren. Honako Portalea garrantzi gutxiago zuena zen eta bertatik baratzetara iristen zen. Horregatik ezagutzen zen Portale Txiki ("El Portal Chico") edo Azpillagako Portalea bezala.
Gaur egun Portalea ia ez da nabarmentzen aldameneko eraikuntzarekin estalita baitago. Hasiera batean Portalea bakarrik zegoen puntu erdiko arku oso altu batekin. Itxura hau XVIII. mende hasieran egindako berrikuntzarekin emango zaio, etxeko jabeari baimena ematen zaionean etxea Portalearen gainetik handitzeko zutabeak euskarri izango diren hegalarekin, beranduago erdi itxiak izango direnak. Horren trukez etxeko jabea ia erorita zegoen Portalearen berreraiketaz arduratuko da.
Portale xume hau goiko kantoiaren ekialdean kokatzen da. Portale honetatik Nafarroako bidaiari eta merkatariak sartzen ziren, hori dela eta antzinean Nafarroako Portalea bezala ezagutzen zen. Gaur egungo izena aldameneko Osina edo Osinaga etxetik datorkio, dirudienez lehen dorretxea zen eraikuntza.
Portale zaharra gaur egun arku beheratu xume bat da, hasieran zituen elementurik gabe (teilazko estalkia, etab.). Urteetan zehar berrikuntzak jasan ditu, azkenekoa 1753an guztiz botata eta berriro ere eraikita izan zenean material berdinak aprobetxatuz.
Hortik gertu iturrietako soberako ura aprobetxatuz garbitegi txiki bat sortu zen, gaur egun osoa desagertu dena.