

Segurako tartak fama handia izan zuen XIX eta XX. mendeetan.
Dirudienez, edonork ezin eskuratu zezakeen. Egun desagertua dagoen Ormaiztegiko bainuetxera joaten zen antzinako jendea, hiribildu honetatik pasatzen omen zen tarta erosteko eta behin baino gehiagotan Argentinara ere bidaltzen zuten egora perfektuan iritsiz. Aipatutako mendeetan bi famili segurarrek bakarrik egiten zuten tarta hau eta errezeta altxor baten gisa, generazioz generazio sekretuan gorde zuten.
Iñaki Ibáñez gozogileak eta Segurako Udaletxeak tarta hau berreskuratzeko zuten interesa elkarturik, Iñaki Santiagoko tartaren antza duen Segurako tarta egiten hasi zen. Osagai garrantzitsuenak arrautza eta almendra ditu.
Segurako Turismo bulegoan erosi daiteke, Tel. 943 80 17 49 edo Beasaingo Julki gozotegian, Tel. 943 88 82 37.

Segura herriaren 750. urteurrenaren proiektuaren inguruan NIKOLAS TXIKIAK izeneko gozoak sortu dira.
Xanet Garmendia eta Joseba Etxeberria sukaldari segurarrak izan dira sortzaileak Segurako Udalak hala eskaturik.
Momentuz bi motako gozoak sortu dira, almendra eta arrautza oinarritzat harturik, bata, sagar konpotaz egina da eta bestea, txokolate kapa batekin estalita dago.
Urtean zehar ospakizun bereziekin loturik Turismo Bulegoan, Imaz Estankoan eta Beheko Okindegian saltzen dira.
Idiazabal jatorrizkoa.
Tel.: 943 80 13 26 / 943 80 16 64.
Eusko Labela.
Tel.: 943 80 14 23.
Tel.: 943 80 10 14.