Segurako Udala


Segurako Udala

Hiribilduaren Historioa

Seguran aurkitu diren aztarnarik zaharrenak K.a. 4.000. urtekoak dira; Idiazabalgo mugan dagoen Zorrostarri tumuloa, Kalkolitico garaikoa hain zuzen.

Seguran aurkitu diren aztarnarik zaharrenak K.a. 4.000. urtekoak dira; Idiazabalgo mugan dagoen Zorrostarri tumuloa, Kalkolitico garaikoa hain zuzen.

Segurako hiribildua, Alfontso X. “Jakintsuak” 1256. urtean eraikiarazi zuen defentsarako plan bat jarraituz; horregatik herria harresiz inguratuta sortu zen.

Herria sortzearen zergatietan  zer ikusi handia izan zuen Segura Nafarroarekin muga egitea, eta bertatik pasatu behar izatea Gipuzkoaren barnealdetik kostaldera joan ahal izateko.

Segurak garrantzi handia jaso zuen 1384 eta 1615 tartean, inguruetako hainbat herri Segurarekin bat egin zutenean. Garai hartan izan zuen garrantziaren ideia egiteko, Segura izan zen , beste 18 herriekin batera hautatua bertan Batzar Nagusiak ospatzeko; Ama Jasokundea Elizaren handitasuna, eta 1491an Katoliko Erregeak 25 urteetan astearteetan Seguran feria ospatzeko pribilegioa kontuan hartu behar dira.

Seguraren etsairik gogorrenak suteak izan ziren. 1422an eraikuntza guztiak erre ziren Eliza ezik eta 1645ean 37 etxe erre ziren.

XVIII. mendean Seguraren beherakada hasi zen. Besteak beste, Gaztelako Koroak Bide Erreala Seguratik aparte egitea bultzatu zuen,  hiribildu hau merkataritza guneetatik kanpo geldituz, bertako bizilagunek trena igarotzea ez zuten nahi izan eta garai hartako ekonomia garrantzitsua osatzen zuten burdinolek krisian zeuden.

Gaur egun, gehienbat XVII eta XVIII. mendeetako jauregiek, Ama Jasokundearen Eliza eta Komentuaren haunditasunak osatzen duten almendra itxurako hiriguneak antzinera bidaiatzen laguntzen digu.

Hirigunetik kanpo, ingurune paregabeaz eta kirol edo aisialdi instalakuntza ezberdinetaz gozatzeko aukera daukagu.


Zorroztarri

Zorroztarri tumuloa

Documento antiguo

Antzinako agiria



Igo