Segurako Udala


Segurako Udala

Ibilbideak

Hirigunean Ibilbidea

Hirigunean Ibilbidea

Ardixarra Etxea. XVI

Euskal Herriko hirigune historikoetan barne erdi mailako hiri-arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da. XVI. mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du.

Zerain Portalea. XVII. mende bukaera - XIX erdialdea

Segurak izan dituen bost portaletatik Zeraingoa hoberen kontserbatzen dena da, nahiz eta zenbait aldaketa jasan dituen.

Gebara Jauregia. XV. mende bukaera. Gotikoa.

Monumentu Historiko Artistikoa. Gipuzkoako lurraldearen Berant Erdi Aroko hiri-jauregien adibide onenetariko bat da.

Ama Jasokundearen Eliza. XVI. Euskal Gotikoa.

Monumentu historiko artistikoa. Katedral itxurako Euskal Gotikoaren eredutzat hartu daitekeen Eliza paregabea da.

Erretaula: XVIII. Barroko - Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

Goiko edo Gaztela Portalea

Hirigunera sartzeko ate garrantzitsuena zen.

Sorkundetar Komentua. XVII

Fase ezberdinetan eraiki zen jendearen dohaintzei esker.

Erretaula: XVIII. Barroko - Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

Arrue Jauregia. XVI. mende hasiera - XVII erdialdea

Haserako itxuratik ukitu dexente jaso ditu. Goiko solairuko galeria mudejarra aipagarria da. Belengo Ama Santutsuaren koadroa jauregiaren horma batean kontserbatzen da.

Oxiña edo Nafarroako Portalea. XVIII. mende erdialdea

Portale xume hau goiko kantoiaren ekialdean kokatzen da. Bertatik Nafarroako bidaiari eta merkatariak sartzen ziren Nafarroako Portalea bezala ezagutzen zelarik.

Lardizabal Jauregia (Udaletxea). XVII. mende bukaera

Jauregi barrokoen adibide oso ona da. Lardizabal familia oso ospetsua izan zen, herriaren alde laguntza handiak emanaz.

Atzeko edo Jauregi Portalea. XVIII. mende hasiera

Jauregi Portalea beheko kantoairen ekialdeko muturrean kokatua dago, Zeraingoaren parean.

Beheko Portalea

Hirigune irteerako atea zen.

Balenzegi Jauregia. XVII. mende erdialdea - Barrokoa

Oso egoera onean kontserbatuta dagoen horma bitarteko hiri-jauregien adibide on bat.

Jauregi Etxea. XVII. mende hasiera - Barrokoa

Horma bitarteko hiri-jauregi barrokoen adibide oso ona da, hasierako elementu gehienak kontserbatzen dituelarik.




Igo