
Segurako festa eta ospakizunak ugariak dira. Aipatu beharrekoak dira, batzuk herrikoiak direlako eta besteak ezaugarri bereziak dituztelako.
Udalak urte osoko egitaraua argitaratzen du urtero.
Aste Santuko prozesioek, Ostegun eta Ostiral Santukoek, bizirik diraute Seguran, kaleetatik zehar belaunaldiz - belaunaldi Parrokian gordetako irudiek desfilatzen dute nazareno, penitente, soldadu erromatar, musikari eta gainerakoekin batera.
Herriko festak San Joanetan (Ekainak 24) ospatzen dira eta ekintzaz beteriko egunak izaten dira (bertsolariak, pilota partiduak, bolo lehiaketak, musika, disfrazak, txirrindularitza, haurren jolasak, haurren danborrada, etab.).
Euskal Herriko Dantza Txapelketa 1977tik ospatzen da Seguran. Normalean San Joan jaien aurreko asteburuan izaten da.
San Nikolas Txiki Eguna (abenduak 6) haurren zaintzailea den Santua gogoratzen da: sei urteko haurra Gotzain jantzi eta kalez ale umeez inguraturik Santuari abestuz joaten dira, bitartean, etxeetatik botatako gozokiak jasotzen dituzte.
Urtean bi azoka egiten dira. Bata, lora eta landareen ingurukoa udaberriko lehen igandean eta bestea, Euskal Herriko hegaztiena iraileko azken igandean.
Segura gure erroetan murgilduz: 2004ko maiatzaren 3an, 12 pertsonez osaturiko Plaza zaharreko lagunak elkartea sortu zen. “Segura gure erroetan murgilduz” Erdi Aroarekin loturiko festa Udalaren laguntzaz antolatuz hasi ziren. 2005. urtean, jadanik, 60 pertsona izan ziren festa honetan parte hartu zutenak eta 2006. urtean, herriaren 750. urteurrenaren ospakizuna kontuan hartuz, 300 pertsona inguru parte hartu zuten uztailak 15 eta 16ean ospatu zenSegura gure erroetan murgilduz festan. Arrakasta benetan handia izan zuen eta bi urtetik behin asteburuko festa eta tarteko urtean Erdi Aroarekin loturiko aste kulturala egitearen aldeko apustua egin dute Elkarte honek eta Udalak. Segura gure erroetan murgilduzen helburua, garai bateko aberastasun kulturala berreskuratzea da, eta horretarako etxeetako atarietan tresneri zaharren erakusketak antolatzen dira eta urtero alor bereziak lantzen dira, esate baterako, garia landatzea, ehuna... Berezitasun aipagarriena bezala, parte hartzaile guztiak Segurarrak direla azpimarratu beharra dago.
Udaberriko Lora eta Landare Azoka
Segurako Aste Santuko prozesioaren irudia
Euskal Herriko Hegazti azoka
Erdi Aroko festa