Segurako Udala


Segurako Udala

Kokapena

Segura, Goierri eskualdea osatzen duten 18 herrietako bat da.

Kokapena

Goierri eskualdea, Oria ibaiaren goiko aldeko ibaibidearen inguran kokatua dago, Gipuzkoako hego-ekialdean eta Euskalerriari dagokionean erdialdean, Nafarroa eta Arabarekin muga eginez.

Segurakin muga egiten duten herriak hauek dira: iparraldera Mutiloa, hegoaldera Zegama, ekialdera Idiazabal eta mendebaldera Zerain. 9,5km2ko azalera dauka eta 240 metrotara dago. Oria ibaiak zeharkatzen du herria.

Inguruko mendien artean Aitzgorri (1528m) eta Txindoki (1346m) dira aipagarrienak. Bertan berriz, Santa Barbara (724m) eta Maudinamendi (786m) beste batzuen artean.


Euskadi Europan

Euskadi Europan

Distantzia kilometrikoak
Hiria Kilometroak
Donostia 50 km.
Gasteiz 70 km.
Bilbo 90 km.
Iruña 70 km.
Baiona 70 km.
Beasain 7 km.
Ordizia 8 km.


Igo