Segurako Udala


Segurako Udala

Pertsonaia ospetsuak

Tarta de Segura

Luis Sánchez Granjel

Medikuntzaren historialaria

1920an Seguran (Gipuzkoa) jaio zen. 1920-1931 bitartean, bere aita bertako medikua izan zen. Salamancara bizitzera joan eta 1945ean Salamancako Unibertsitatean Medikuntzan lizentziatu zen, ondoren, 1948an Madrileko Unibertsitatean Medikuntzan Doktore izanez. Urte berean, Salamancako Unibertsitatean Medikuntzaren Historia kurtsoaren buru izan eta 1955 materia honetan Katedradun izendatu zuten.

1986an jubilatu arren, 1987an Medikuntzaren Historiako irakasle emeritua izendatu zuten. 2003an, Medikuntza Nazionalaren Akademia Errealeko kide numerariotzat jo zuten. 2002an, Segurako Udalaren omenaldi beroa jaso zuen.

2009an, Segurako Udalari liburu fondo garrantzitsu baten dohaintza egin zion eta Udal Liburutegian kontsultatu daiteke.

Bere argitalpen batzuk:

Historia General de la Medicina Española, (1978-86). 5 liburuetan banatuta.
Historia de la medicina vasca (1983).

Nikolas txikiak

Nestor Basterretxea jaunaren eskulturak Seguran

Seguran ospatzen den Euskal Herriko Dantza Txapelketa 1977an ospatu zen lehen aldiz. Orduan Alkate zen Guillermo Areizaga jaunak Nestor Basterretxeari txapelketa hau ospatzeko laguntza eskatu zion eta ondorioz, urtero parte hartu du txapelketan. Udalaren Sari Nagusiaren barne Nestorrek eginiko trofeoa bikote irabazleak ordezkatzen duen Udaletxera joaten da eta jabetzan gelditzen da baldin eta 3 urtez jarraian edo 5 urtez tartekaturik bikote berdinak irabaziko balu. Eskulturaren jabe diren Udalak ondorengoak dira: Lezo, Donostia, Bergara, Azkoitia bitan eta Hernani. Beraz guztira, 7 eskultura ezberdin egin ditu Baterretxea jaunak eta inoiz ez du diru ordainik jaso.

Udalak eskultura guztiak herrian edukitzeko asmoz, 2009an denen erreplika bana egin ditu.

Halaber, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 25. urteurrenean, herriaren alde egindako lana eskertzeko asmoz, Udalak Ama Jasokundearen Eliza eta Txapelketak egiten hasi ziren Pilotaleku Zaharraren ondoan jartzeko, eskultura bat egin zezan eskatu zion Basterretxea jaunari. Horrela bada, bi urte beranduago, 2003an eskultura bat kokatu zen aipatutako lekuan.

Nestor Jaunak, Segura  herria sortu zeneko 750. urteurrena ospatuko zela ikusita (2006an) eta gai hau hartuta berak irudikatu du, harresia, borroka, Erdi Aroko herria eta abar.

"Segura, erasotzaileengandik libre bizitzearen alde borrokatu zutenen omenez"


Igo