Segurako Udala


Segurako Udala

Segurako Udal Liburutegia

2003ko urritik aurrera Segurako Udal Liburutegia Zurbano kalea, 5 zenbakiko behe solairuan kokaturik dago. Aurretik Udaletxeko beheko solairuan kokatua zegoen.

Segurako Udal Liburutegia, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko liburutegi guztientzako datu base bakarra sortzeko egin duen Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren (ELSN) partaidea da.

Era honetara erabiltzaileek aukeraketa zabala dute eskura: Interneten bidez datu base honetara konektatu daitezke eta interesatzen zaizkien materialak zein liburutegietan aurkitzen diren jakin dezakete; liburutegien arteko mailegua erabili eta materialak itzultzeko epeak luzatzeko aukera daukate.

Liburutegiaren banaketa fisikoan lau arlo bereiztu daitezke:

  • Erabiltzaileari harrera: materialen mailegu eta itzulketak, fondo bibliografikoak kontsultatu, eta orokorrean, erabiltzaileen kontsultak argitzen dira. Bertan hemeroteka kokaturik dago.
  • Haur eta Gazteen txokoak: kontsulta orokorreko materialak (entziklopediak, hiztegiak, atlasak,...) eta aisialdirako liburuak (ipuinak, nobelak, komikiak,...) osatzen dute. Arlo hauetan irakurleen adinaren arabera sailkatu dira materialak.
  • Helduen sailean kontsulta orokorreko materiala, eta CDU-aren (Clasificación Decimal Universal) kriterioak jarraituz sailkatutako materiala dago. Ikasteko eta lanak egiteko lekua ere badago.
  • Informatika eta bideoteka txokoak asko erabiltzen dira, bai eskolako lanak egiteko Interneta erabiltzen dituzten ikasleen aldetik eta kontsultak egitera datozen helduen aldetik.

Segurako Udal Liburutegiak 8.000 ale ditu sailkaturik, kantitate hau handitzen doa egunero gaur egungo gaien bidez eta  emandako materialen bidez. Nahiz eta liburutegi elebiduna izan, haur eta gazte literatura sailetan, eta erabiltzaileen eskakizunak kontutan harturik, fondo gehiengoa euskarazkoa da.


Zurbano kalea, 5
Tel.: 943 80 10 46

Segurako Udal Liburutegia

Segurako Udal Liburutegia

Segurako Udal Liburutegia

Segurako Udal Liburutegia

Segurako Udal Liburutegia

Segurako Udal Liburutegia



Igo